23. saioa: Durangoko Azokako egitasmoaren balorazioa

Durangoko Azokan aurrera eramandako #keinukaeuskarari egitasmoarekin, gure helburuetariko bat jendearen parte-hartzea lortzea zen, baina espero genuen baino argazki gehiago atera  genituen, guztira 800 argazki inguru atera genituen.

Datu hauek kontutan hartuta, oso pozik gaude gure egitasmoak izan duen harreragatik.

Gainera gure beste helburu nagusia zena ere lortu genuen: Trending Topic izan ginen egunero azokak iraun zuen bost egunetan zehar eta jende asko, baita ospetsuak ere, hurbildu ziren gure stand-era argazkia ateratzera.

Partekatzea

Facebook ikonoa

Twitter ikonoa

Tuenti ikonoa