ALKARBIDEREN EKIMENAK
Alkarbide Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea da.Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du Alkarbide, Eusko Jaurlaritzarekin eta EUDELekin lankidetzan. Alkarbideren xede nagusia, berriz, euskararen aldeko toki politikak bateratu eta bideratzea da, hala euskara sustatzeko irizpideak finkatzeko, nola udal eta mankomunitateen iritziak eta iradokizunak jaso eta ahalbideratzeko.
Alkarbideren web orrialdea
|
Nahi DudalakoDBHn euskaraz ikasi duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere (batxilergoa eta lanbide heziketa) euskaraz egitea da egitasmoaren xedea. Egitasmoaren berri emateko 6000 diptiko inguru banatu dira etxez etxe. Diptiko horietan kanpainari buruzko informazioa jasotzen duen web gunearen berri eman zaie eta web gune horretan Bizkaian D eredua eskaintzen duten ikastetxeen zerrenda ikusteko aukera izan dute gazteek. Informazio horrekin batera, hainbat sari irabazteko aukera ere izan dute web gunera sartu diren gazteek. www.nahidudalako.com |
|
Euskara, eskaintzarik onenaMerkataritzan euskararen erabilera sustatzea da egitasmoaren helburua. Merkataritzako arlo ezberdinetan euskararen erabilera sustatzeko CDa garatu dute egitasmoan parte hartu duten udalerriek. CDak lau atal ditu (hiztegia, kartel ereduak, idazkiak eta argibideak) eta euskara hutsez eta ele bietan egin dira merkatari eta ostalari guztiengana heldu asmoz. Guztira 17 udalerrik parte hartu dute egitasmoan eta 2000 ale baino gehiago argitaratu dituzte. CDan dagoen informazioarekin web gunea ere egin dute eta hori da atal honetan ikusgai duzuena. www.azkuefundazioa.org/alkarbide/merkataritza/euskaraz |
|
Kirolean euskarazEuskararen erabilera eskolako kirol esparruan sustatzeko sentiberatze-kanpaina da. Egitasmo honen hartzaileak, batik bat, eskolan dabiltzan eta kirol-jardueraren batean aritzen diren neska-mutilak dira (6-16 urtekoak), eta haien gurasoak. Aldi berean, udalaren kirol instalazioetako erabiltzaileek jasoko dute kanpainaren berri. Kanpainak bi motatako euskarriak dauzka: paperezkoak (posterrak, liburuxka, egutegia) eta elektronikoak (mikroweb-a, animatzeko oihuak deskargatzeko plataforma). Paperezko euskarriei dagokienez, hainbat tamainatako 2000 poster, 25000 liburuxka eta 40000 egutegi inguru banatuko dira parte hartzen duten herriotako ikastetxe eta kirol-instalazioetan. www.azkuefundazioa.org/alkarbide/kirola |






