Azokak

Azoka, jardunaldi eta ekitaldietara joatea garrantzitsua da guretzako, gure egitasmoak aurkeztu, sareko erabiltzaileekin zuzenean kontaktua egiteko aukera ematen digutelako.

Orain arte sormen, internet, lana eta antzeko gaien arloetako azoketan parte hartu izan dugu, adibidez Euskal Encounter, Prestik edo Creativity Meeting Pointen.
Eta nazioarte mailan, Expolangues Azokara joan izan gara ere, Euskararen Etxearen lana aurkeztera.

Baina guretzako garrantzitsuena Durangoko Azoka da. Eta bertan gure egitasmoen berri ematen dugu, proposamen parte hartzaileak bideratzen ditugu azokak iraten duen bitartean burutzeko eta euskara eta teknologia uztartzen dituen proposamenak sustatzen ditugu.