Azkue Fundazioa Durangoko Euskal liburu eta disko azokan egon da stand propioarekin 2010 eta 2011 urteetan, azokako 44. eta 45. edizioetan. Bertan, gure lanaren berri ematen dugu eta gure material berriak eskaini. Horretaz aparte, Azkue Fundazioko zuzendaria den Rodrigo Gartziak hurrengo urteetara begira eskuartean ditugun egitasmoen berri ematen ditu Azokaren aretoan ospatzen diren hitzaldietan.
Expolangues Azokan (Parisen) erakusketariek atzerriko hizkuntzak ikasteko eta irakasteko informazioa eta kulturen gaineko informazioa eskaintzen dute. Azkue Fundazioak bere standa izan zuen 2011ko edizioan. Bertan, pantaila elkarreragileekin Bizkaiko erakunde honek gazteei eta gizarteari, oro har, euskararen erabilera areagotzeko sarearen eta teknologia berrien bidez eskaintzen dizkien proposamenak erakutsi ziran.
Azkue Fundazioak stand propioa izan zuen Enpresa Berritzaileen gunean gazteentzako Prestik´10 enplegu azokan. 6.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren gurera. Enpresetako hainbat profesional entzuteko aukera egon zen stand eta hitzaldietan, baita enpresen lan eskaintzak ezagutzeko aukera. Aukera paregabea izan zen fundazioa ezagutarazteko, baita Euskararen arloan topa daitezkeen lan eskaintzen berri emateko.
Artea, animazioa, musika digitala, hardware eta software askea, jokoak, txapelketak eta beste hainbat ekintza dira nagusi Euskal Encounter-en. Informatika aditu eta profesionalen bilera handi hau Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-en ospatzen da uztailak aldera, eta Azkue Fundazioa bertan egoten da proiektuen berri emateko.




