Edukira joan

BBK Klip BBK Klip

 

 

 

 

BBKk eta AZKUE Fundazioak euskara, Euskadi edo bizi garen gizartearekin harremanduta dauden laburmetraiak sarituko dituen “BBKklip” lehiaketaren lehen edizioa antolatu dute. Ekimen honek gure tradizio luzeko hizkuntza bultzatzea dauka helburu, hizkuntzarik zaharrenetarikoa izan arren berritzailea eta dibertigarria izan daitekeela erakusteko. 


Lehiaketa adin desberdinetako pertsonei zuzenduta dago, izan ere, bi sariketa desberdin egongo dira; bata 14-25 urte bitartekoentzat eta bestea 25 urtetik gorakoentzat. Lehiakideek 3 minututako luzera gehienezko bideoak aurkeztuko dituzte, bideo hauetan euskara izan behar delarik ardatz nagusi: Euskal Herriari lotuz, euskara hizkuntza gaurkotua dela eta atzean gelditu ez dela erakutsiz eta gure egunerokotasunean bizirik eduki behar dugula erakutsiz. Bideoetan, norberaren musika edo autore eskubideez libre dagoen musika tartekatzea egongo da eta parte hartzaileek ahotsa zein testua sartzeko aukera izango dute.

 

Lanak aurkezteko epea: 2011/06/15tik 2011/09/15ra bitartean.

 

Informazio gehiagorako: BBKKlip webgunea ikusi

Logo BFA DFB Logo Bilbao Logo Euskaltzandia Logo Universidad del PaĆ­s Vasco Logo Universidad de Deusto