Klikasi Multimedia Gunea lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte Azkue Fundazioaren eskutik

2012ko Ekainaren 15a

Azaroan Klikasi Multimedia Gunea martxan jarri genuen, eduki didaktikoak euskaraz batzeko gunea, hain zuzen ere. Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleek ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune bat izateko.

Klikasi web guneak, “klik eginez ikasi” esan nahi du, euskaldun ikasleek teknologia berrien bitartez ikasteko aukera izan dezaten eta ikastetxeetan ere sortzen dituzten baliabide didaktikoak partekatzeko aukera izateko.

Lehiaketa

Lehiaketa urte hasieran jarri genuen martxan eta maiatzaren 31a arte izan dute ikastetxeek parte hartzeko epea zabalik. Guztira 10 ikastetxek hartu dute parte, Euskal Herri osotik eta 61 baliabide didaktiko jaso ditugu: 32 bideo, 13 irudi, 15 aurkezpen eta soinuz bakarrik osotuta dagoen baliabide bat.

Irabazleak

Hiru irabazle mota ezarri ziren oinarri legaletan. Hauek izan dira irabazleak:

-Baliabide Didaktiko Onena: Bihotzaren Anatomía, IES Elexalde Galdakaoko Ikastetxeko Saioa Fernández, Maitane Aranburu, Mikel González izan dira sarituak. Saria: iPad2 bat taldekide bakoitzarentzat.

-Balizabide bozkatuena: Mentos eta Coca Colaren abenturak. Egileak: Ane Portilla, Rafa Gómez-Coronado eta Maider Sarasketa. Saria: iPod Touch bat taldekide bakoitzarentzat.

<div

>-Baliabide gehien sortu dituen ikastetxea: Kirikiño Ikastola 14 baliabide didaktikoekin. Saria: Bideokamara bat ikastetxearentzat.

Sari banaketa


Sariak banatzera ikastetxeetara Azkue Fundazioaren langileak joan ziren. Kirikiño Ikastolan eta IES Elexalden, areto nagusian, sariak banatu zituzten eta ikasleak hurrengo urteko lehiaketan parte hartzera animatu zituzten.

 

 

 

Hemen duzue Kirikiño Ikastolan egindako sari-banaketaren bideoa: