D Bitamina
2011-2012 ikasturtean aurrematrikulazio kanpaina umeen gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea da kanpaina honen helburua. Alkarbidek –Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak- koordinatuta, umeen gurasoengana heldu nahi da kanpaina honen bidez.
Bizkaiko 43 udalerrik parte hartu dute 2011-2012 Aurrematrikulazio kanpainan umeak lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoen artean banatzeko.
Kanpainaren ezaugarri nagusiak
Iaz D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa Bizkaiko hainbat udalerritan garatu zen eta izan zuen arrakasta neurtu ostean aurten ere kanpaina bera egitea erabaki da.
Egitasmo hau Bizkaiko 22 udalerri eta 3 mankomunitateren ekimen bateratua da eta informazio-kanpaina urte hasieran zabaldu da, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia baino zertxobait lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten.
Alkarbidek, Bizkaiko euskara teknikarien bilguneak, koordinatu duen ekimen honetan guztira 7400 liburuxka inguru banatu dira kanpainan parte hartu duten udalerrietan.
Helburua
Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea.
Parte hartzaileak
Bizkaiko 22 udal eta 3 mankomunitate. Guztira, honako 43 udal hauek:
- Abanto-Zierbena
- Arrieta
- Arrigorriaga
- Balmaseda
- Berango
- Berriz
- Bilbo
- Erandio
- Etxebarri
- Fruiz
- Gamiz-Fika
- Gatika
- Gordexola
- Laukiz
- Leioa
- Maruri-Jatabe
- Mungia
- Muskiz
- Ortuella
- Urduña
- Zaldibar
- Zierbena
- Enkarterriko Mankomunitatea
- Txorierriko Mankomunitatea
- Uribe Kostako Mankomunitatea
Kanpainaren edukia
Kanpainaren osagarri nagusiak hiru dira:
- Udaleko ordezkariren batek (alkateak edo euskara zinegotziak) sinatutako gutuna, euskarazko ereduetan ikasteak dakartzan abantailen berri ematen duena.
- Gutuna bidaltzeko gutunazala. Gutunazalaren beraren barruko aldean agertzen dira D eredua aukeratzeko arrazoiak.
- Eskolan hasiko diren neska-mutikoentzako oparia (kanpainaren leloa idatzita duen neurgailua).
Hartzaileak
Gutxi gorabehera, kanpainaren sustatzaile diren udalerrietan bizi eta 2-3 urteko umeak dituzten 7400 familia izan dira.




