Mediategia
Helburua honako hau da: orain arte euskaraz argitaratu den material guztiarekin artxibo multimedia bat osatzea (CD, disketeak, DVD).
Gainera, bildutako materiala Mediategian bertan ikusiko da, horretarako beharrezkoak diren sistema eragile, hardwarea eta bistaratzaile jakin batzuen bertsioak (Quicktime, soinu eta bideo txartelak, etab...) eskura egongo dira, nahiz eta horietako batzuk merkatutik at egon.
Honela jokatzeko dagoen arrazoi nagusienetako bat hau da: gisa honetako materialak ez direla sistematikoki bildu ez biblioteketan ezta inongo gune kulturaletan ere, eta beraz, ez litzatekeela harritzekoa horietako asko eta asko jada betirako galduak izatea, eta beste kasu batzuetan berriz, ale bakanak bakarrik gelditzea erabiltzeko moduan jabe partikularren eskuetan.
Mediategia, ikertzaile eta , oro har, euskaldunentzat pentsatuta dago, baina gizarte osoari zabalik dago.
Euskararen multimedia gordailua







