Saltar al contenido
 
Red colaborativa


 

Boisen, 2010eko uztailaren 31an, Jaialdia 2010a dela eta, Cenarrusa Foundation eta Azkue Fundazioak lankidetza akordioa sinatu zuten.

Akordio honen xedea, Cenarrusa Foundation-aren eta AZKUE fundazioaren arteko parte-hartzea zehaztea eta erakunde bien arteko lankidetza sendotzea da.  Horretarako alde biek konpromesu zehatzak hartu dituzte. AZKUE fundazioari dagozkion konpromezu garrantzitsuenak hurregoak izango lirateke:

Euskararen Interpretazio Zentroan, "Euskararen Etxean", euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantzesez erakusgarri eta erabilgarri dituen euskararen historia eta aniztasunari buruzko aplikazio elkarreragileak eta irudiak Cenarrusa Foundation-ari lagako dizkio.


Parisen, 2011ko otsailaren 4an, Expolangues azoka dela eta, Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak bien elkarlana sustatzeko hitzarmena sinatu zuten.

Hitzarmen honen ondorioz, Azkue fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE-ren) arteko egitasmoak bideratzeko ahalbideratuko duen elkarlanerako Komunitatea sortu da iaz aurkeztutako Wikiplaza plataforman. Horrela, dokumentu biltegiak, blogak, foroak eta wikiak sortzeko eta erabiltzeko tresna lagatzeaz aparte, EKE-ri bere ekimenak ezagutarazteko aukerak ere emango dio wiki plataforma honek.Honetaz aparte, Azkue fundazioak Euskararen Interpretazio Zentroan erakusgarri eta erabilgarri dituen euskararen historia eta aniztasunari buruzko aplikazio elkarreragileak eta irudiak lagako dizkio EKE-ri bi hizkuntzatan: frantsesez eta euskaraz.


 

Compartir

Facebook icon

Twitter icon

Logo BFA DFB Logo Bilbao Logo Euskaltzandia Logo Universidad del País Vasco Logo Universidad de Deusto