EUSKARAREN ETXEA: EUSKARAREN MISTERIOA

Euskararen Etxeko lehenengo solairuan Euskararen Misterioa azaltzen duen Euskararen Interpretazio Zentroa dago eta publikoari zabalik dago 2004tik. Zentroaren edukiak berritu ditugu 2012an beraz aurretik ezagutzen bazenuen berriro etor zaitezke erakusketa berria bisitatzera. Gogoratu gainera sarrera doakoa dela! 

Zer ikusi dezakezue Euskararen Etxean?

Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Turismoa ere kontuan hartu da, eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.

Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa da, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea:
 
  ··> euskararen balio integratzailea
 
  ··> hizkuntzaren historiako gertaera nagusiak
  ··> euskalkien aberastasuna
  ··> ahozko tradizioaren interesa...

 

Erakusketa osotzen duten gune ezberdinen artean, batzuk bereziki interesgarriak dira. Bisita hasteko "Euskararen misterioa" dokumentala ikusteko aukera izango dute bisitariek.

Pantaila ezberdinetan zehar, eduki elkareragileen bidez, bisitariek euskararen inguruko zenbait eduki ezagutzeko aukera izango dute eta jarduera atsegin batzuekin praktikatu.

Edukiak:

  • Euskalkiak
  • Euskalkien jokoa
  • Hitzen etimologia
  • Euskararen bilakaera
  • Euskarazko lehenengo hitz idatzietatik, internet eta teknologia berrien aroraino.

Informazio Orokorra:

Euskararen Intepretazio Zentroa doakoa da eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez bisitatu daiteke.

-Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 9etatik 17ak arte. Hilean larunbat bat goizez zabalik (Apirilean 27an izango da, 10etatik 14ak arte). Abuztuan 10etatik 14ak arte.

-Bisita gidatua izan daiteke eskatuz gero. 

-Erreserbak egiteko: 944028081 

-Kokapena: Agoitz Plaza 1 (Lehendakari Agirre 150 zenbakitik gertu)

-Metro: Sarriko edo San Inazio geltokiak (Zona 1)

 -Bilbobusak: 10, 13, 18 y 71 

 

Ikus Euskararen Interpretazio Zentroko pantailen irudi batzuk. Bilbuma osoa ikusteko sakatu hemen.

euskararen bilakaera pantaila euskalkien jokua pantaila euskalkien jokua
hitzen jatorria pantaila - itsasargia Hitzen jatorria pantaila - itsasargia

 

Partekatzea

Facebook ikonoa

Twitter ikonoa

Tuenti ikonoa