txioka sarean - gabon-agurren lehiaketa txioka sarean - gabon-agurren lehiaketa

NOLA ZORIONTZEN DITUZU GABONAK ETA URTE BERRIA? AURTEN IRUDIMENA ASTINDU ETA TXIOKA SAREAN - GABON-AGURREN LEHIAKETEAN PARTE HARTU!

Zer da TXIOKA SAREAN lehiaketa?

Bizkaia Irratiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean abian ipini daben lehiaketea da.

Lehiaketa honen helburua gabonak zein urtebarria zoriontzeko euskarazko gabon-agurrak sustatzea da.


Nola har daikezu parte?

Bi modu dago lehiaketean parte hartzeko:

 

Gogoratu irudimena sarituko dela, bai mezuaren edukiaren aldetik eta bai erabilitako euskarriari dagokionez. Bilatu zorion-agurrik originalena sortzeko modua!

Ikus parte hartzeko oinarriak

 

Zer sarituko da?

Mezua, edukia, hizkuntza eta kreatibititatea sarituko dira. Ondoko erizpide hauen arabera aukeratuko dira agurra irabazleak:

         1.- Mezu edo esamolde originalenari: esan bezela, irudimena erabiltzea sustatu nahi dogu. Animatu eta bota zure agurra modu originalean!
         2.- Euskarri originalenari: edukia bai, baina formatoa bera be asmatu behar da. Nola otutzen jatzu egin daikezula mezurik berritzaileena? Aukera guztiak onartzen dira.
         3.- Bizkaierazko mezurik onenari: bizkaieraz sortuta dagozan mezuak sari berezia merezi izango dabe ere.

 

Sariak

         1.- Mezu edo esamolde originalenari: Samsung Galaxy tableta bat.

         2.- Euskarri originalenari: Areatzako span egonaldia, gosaria eta tratamendua.

         3.- Bizkaierazko mezurik onenari: Gabonetako otzara.

 

Epea

Abenduaren 1etik 18ra arte jasotako mezuak hartuko dira kontuan  lehiaketean. Epaimahai batek hauek begiratu eta hiru mezu irabazleak aukeratuko dauz.

Sari banaketea Bilbon egingo da, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean. Ekitaldia Euskaltzaindiako egoitzan izango da, goizeko 12:30etan.
 

Antolatzaileak

Compartir

Facebook icon

Twitter icon

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Compartir

Facebook icon

Twitter icon