Edukira joan
Internet Eguna
Maiatzaren 17an Interneteko Nazioarteko Eguna da eta hau ospatzeko lehiaketatxo bat antolatu dugu: GALDERARI ERANTZUN ETA ZOAZ KONTZERTURA!
 
 
Ekainak 15etik irailak 15era bitartean ospatuko dugun BBKKlip bideo laburren lehiaketa dela eta, hau aprobetxatuz, lehiaketa honen gaia bideoa izatea pentsatu dugu.
 
Oso erreza da. Lehiaketan parte hartzeko gauza bakarra egin behar duzu: galdera bati erantzun. Besterik ez!
 
Eta nola?
 
Sartu gure Azkue Fundazioaren Facebook-eko orrian eta oraindik zaletu ez bazara, egin zaitez jarraitzaile: http://www.facebook.com/AzkueFundazioa
 
Gure horman galdera bat bota dugula ikusiko duzu, hauxe: Euskal filme bat zuzentzeko aukera izango bazenu, nor hartuko zenuke aktore/aktoresa moduan? Dauden aukeren artean gehien atsegin duzuna aukeratu eta listo! Zuzenean lehiaketan parte hartuko duzu horrela!
 
Parte hartzaile guztien artean Bilbao BBKLive musika jaialdirako bi lagunentzako sarrerak zozketatuko ditugu. 
 
Erantzunak botatzeko epea maiatzaren 17tik 29ra da. Maiatzaren 30ean zozketa egingo dugu eta zarituen izena gure webgunean, Facebook eta Twitterren bidez zabalduko ditugu.
 
Animo eta zorte on!
 
Oinarri Legalak
 
1. Zozketa honen helburua Bilbao BBKLive musika jaialdirako bi sarrera (sari bat) sarrera bikoitz banatzea da.

2. Parte hartzeko, partaideak Azkue Fundazioko Facebook-en orriaren jarraitzaile izan beharko dira http://www.facebook.com/AzkueFundazioa. Gero, gure orman galdera bat bota dugula ikusiko duzu, hauxe: “Galdera?” dauden aukeren artean gehien atsegin duzuna aukeratu, zuzenean lehiaketan parte hartuko duzu horrela. 

3. Irabazlea aukeratzeko oinarri legalak betetzen dituzten parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da. 

4. Erantzunak botatzeko epea maiatzaren 17tik 29ra da. Maiatzaren 30ean zozketa egingo dugu eta sarituen izena gure webgunean, Facebook eta Twitterren bidez zabalduko ditugu.

5. Azkue Fundazioa jarriko da zuzenean kontaktuan irabazlearekin.

6. Saria ekainaren 27an jaso beharko da 10:00etatik 14:00tara Azkue Fundazioaren egoitzan: Agoitz Plaza 1, 48015 Bilbo. 
 
 
 

 

Compartir

Facebook icon

Twitter icon

Logo BFA DFB Logo Bilbao Logo Euskaltzandia Logo Universidad del País Vasco Logo Universidad de Deusto