Edukira joan

Xuxen -B. Xuxen -B.

Bizkaieraren zuzentzaile ortografikoa. XuXen –B.


AZKUE Fundazioaren xedeen artean ordenagailua euskaraz maneiatu ahal izatea dago eta hori lortzeko, bizkaieraren zuzentzaile ortografikoa, Xuxen B, sortu da.
 
XUXEN B zuzentzaileak bizkaieraz idatzitako testuetan akatsak topatu eta zuzentzen ditu era eroso eta eraginkorrean. Oinarri moduan hartutako euskara Labayru Ikastegiko bizkaiera estandarra izan da.


 

Herramintta hau gainerako XUXEN bertsioak bezalakoa da. Hitz ezezagunak gorriz azpimarratu eta honen ordezkoak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. XUXEN B-k, aitzitik, testuko hitzen forma egokia soilik bizkaieraz ematen du. Hots, `tradizio´ hartzen badugu, euskarazko hitza izan arren, XUXEN B-k gorriz azpimarratuko luke, ez delako bizkaierazko berba (bizkaieraz: `tradizino´).

Euskara batuaz idazteko XUXEN eta bizkaieraz idazteko XUXEN B aldi berean izan ditzakegu , hau da, ez dago zertan bat ezabatu instalatu erabilgarri izateko. Dena den, programa hauen instrukzioak eta beharrezko zehaztasunak gidaliburuan daude.

Aplikazioa Eleka Ingeniaritza Linguistikoek, EHU-ko IXA taldeak eta Labayru Ikastegiak eraman dute aurrera, eta AZKUE Fundazioaren bitartez doan lortzea dago.

Bizkaierazko Zuzentzailea  Xuxen -B "Online" (beta bertsioa):

Testua zuzentzeko egin klik azken botoiaren gainean (tick urdina duen botoia).

 

 


 
 

Bizkaierazko zuzentzailea, Xuxen-B  deskargagarri:

Argitu zure zalantzak Xuxen Bren inguruan sortutako kezkak eta zalantzak bideratzeko, Elekak e-posta helbide bat ipini dau gure eskuetan xuxen@eleka.net

 

Logo BFA DFB Logo Bilbao Logo Euskaltzandia Logo Universidad del PaĆ­s Vasco Logo Universidad de Deusto