Edukira joan

Ugarteburu sariak Ugarteburu sariak

 Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu sarien II. Edizioa antolatu du, mediku eta irakasle horren ohorez, bere lan-arloak (euskara, irakaskuntza, teknologia berriak) elkartuz eta haren lanaren jarraipen gisa. Iñaki Ugarteburu Sarien edizio honek hainbat aldaketa ditu aurreko edizioarekin alderatuta.


1. SARRERA

Sariaren helburuak:

1. Euskarazko edozein unibertsitateko jakintzagai testuak ugaritu Interneten

2. Ikasleak egiten dituzten lanen biltegi bat egin euskarazko Wikipedian 

3. Iñaki Ugartebururen izena, lana goraipatu eta oroitu  


Saria:

Zer saritzen da? Euskarazko  Wikipedian sortzen diren edozein arloko artikulurik onenak sarituko dira. Sarituak aukeratzeko orduan honako alderdiak baloratuko dira: 

• Edukia bera 

• Euskararen txukuntasuna 

• Multimedia baliabideak (bideoak, audioak, …) 

• Egilea: Edozein unibertsitateko jakintzagaiko ikasleak 

Maiztasuna:

Urtero

2. LEHIAKETAREN ARAUAK


2.1 HELBURUA

Lehiaketaren helburua, edozein unibertsitateko jakintzagaian Wikipedia–ri euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da. 

2.2 PARTEHARTZEA

Lehiaketan partehartzeko betebeharrak baldintzak honako hauek dira:  

Unibertsitateko ikaslea izatea

Partaidetza indibiduala izatea 

Informazio gehiagorako: http://www.azkuefundazioa.org/web/ugarteburu

Logo BFA DFB Logo Bilbao Logo Euskaltzandia Logo Universidad del País Vasco Logo Universidad de Deusto