BBK eta AZKUE Fundazioak banatu dituzte gaur, urtarrilak 14 larunbata, "BBKklip" lehiaketaren lehenengo edizioaren sariak.
Lehiaketa honek euskararekin, Euskadirekin eta egungo gure gizartearekin lotura duten bideo laburrak saritzen ditu. Egitasmo honek euskara hizkuntza indartzea bilatzen du, euskarak tradizio luzea duen hizkuntza izanik, eta baita erakustea ere nahiz eta euskara hizkuntza zaharrenetako bat izan, hizkuntza berritzailea eta dibertigarria izan daitekeela.
BBKklip lehiaketak hiru kategoria eta bi modalitate zituen. Kategoria tematikoak Sormena, Dibertigarria eta TradBerri (tradizionalaren eta berriaren arteko lotura) ziren. Modalitateetan bestalde, bi adin talde bereizten ziren: bat 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako, eta bestea 25 urte baino gehiago dituztenentzako.
Ekitaldian 14 sari banatu dira guztira eta kategoria eta modalitate bakoitzeko bideo irabazleak proiektatu dira. Kategoria eta modalitate bakoitzeko finalistek 600€-ko diru-txekea jaso zuten, eta kategoria bakoitzeko irabazleek 1000€.
Sari banatzaileak hurrengo hauek izan ziren: Miren Dobaran Andrea– Bizkaiko Foru Aldundian euskararen promozioan Zuzendari Nagusia; Juan Mari Saenz de Buruaga Jauna – BBK-ko Zuzendari Nagusia; Andres Urrutia Jauna– Euskaltzaindiako Lehendakaria; Sabin Anuzita Jauna – Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Zinegotzia ; Gidor Bilbao Jauna – UPV/EHU-ko Euskara Erretoreordea eta Rodrigo Gartzia Jauna – Azkue Fundazioaren Zuzendaria.
Asier Ormaza eta Itziar Ituñok aurkeztu dute ekitaldia, humore eta giro onez. Gainera, sari banaketan folkfussion kontzertu batez zuzenean gozatzeko aukera egon da.
Lehiaketaren irabazleak
- Sormena Sariaren Finalistak – 25gorako kategoria:
|
| Izenburua | Egilea |
|
|
|
|
| 1 | Alberto Lasaga | |
| 2 | Victor Fuentes eta Beatriz Nalda | |
| 3 | MariJoxe Azurtza |
Irabazleak: Victor Ruiz eta Beatriz Nalda : Itsasoan Galduta
- Sormena Sariaren Finalistak– Gazteen kategorian:
|
| Izenburua | Egilea |
|
|
|
|
| 1 | Maddi Barber | |
| 2 | Ane Ortiz ,Nerea Ruiz,Xabier Blanco |
Irabazlea: Maddi Barber : Argiak
- Dibertsioa Sariaren Finalistak– 25-gorako kategorian:
|
| Izenburua | Egilea |
|
|
|
|
| 1 | JUAN BIDEGAIN | |
| 2 | Abel Isasi | |
| 3 | Laura Carazo |
Irabazlea: Juan Bidegain: GATZA
- Dibertsioa Sariaren Finalistak– Gazteen kategorian:
|
| Izenburua | Egilea |
|
|
|
|
| 1 | SanInazioBHI | |
| 2 | Batakazo producciones |
Irabazlea: Batakazo producciones: Udaberria
- Tradberri Sariaren Finalistak – 25-gorako kategorian:
|
| Izenburua | Egilea |
|
|
|
|
| 1 | Ander eta mikel | |
| 2 | Aitor Herrera | |
| 3 | MariJoxe Azurtza |
Irabazlea: Aitor Herrera: Euskera... atzo, gaur eta beti
- Tradberri sariaren irabazlea– Gazteen kategorian:
|
| Izenburua | Egilea |
|
|
|
|
| 1 | Kattalin Barber |
Irabazlea: Kattalin Barber: Amatxiren etxea
Argazki bilduma hemen
Prentsan/sarean:
Deia
20 minutos
Que es
Terra
Europapress
Hamaika TBko erreportaia:




