Edukira joan
Euskararen Interpretazio Zentroa

 

EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

 
 
 

AZKUE fundazioaren Euskararen Etxeko lehenengo solairuan dago Euskararen Interpretazio Zentroa. Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Turismoa ere kontuan hartu da, eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.

Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa da, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea:
 
  ··> euskararen balio integratzailea
 
  ··> hizkuntzaren historiako gertaera nagusiak
  ··> euskalkien aberastasuna
  ··> sormena eta literatur bizitasuna
  ··> ahozko tradizioaren interesa...

 

Erakusketa osotzen duten gune ezberdinen artean, batzuk bereziki interesgarriak dira:

 

1. trena: "Euskara bat eta asko"    2. trena: "Atzo eta gaur"

 

 

 

Nasa:  "Mithridates jokoa eta Plazaola aldizkari digitala"   Itxaron gela: "Euskara bidaiari"
 
Compartir

Facebook icon

Twitter icon

Logo BFA DFB Logo Bilbao Logo Euskaltzandia Logo Universidad del País Vasco Logo Universidad de Deusto