2. Trena: "Atzo eta Gaur"
Klikatu trenaren leihoetan gorriz agertzen diren "play" botoietan pantaila desberdinetara joateko.
2. TRENA: “Atzo eta Gaur” izena hartu du, bertan euskararen historiaz jarduten delako antzinatetik gaurdaino. Horregatik, bagoi honetan erakusten diren edukiek hau azaltzen dute: non hitz egin zen euskaraz antzinatean, zer dakigun euskararen jatorriari buruz, zein hizkuntza omen ziren euskararen ahaideak, hizkuntzaren gaurko egoera… hau guztia ere aplikazio elkarreragileen bidez azaldua.




